lunes, 28 de marzo de 2011

Aupa gazteok!!!

Aurreko larunbatean Edu eta biok Egino aldera jo genuen pixka bat ekalatzera. Goizean eguraldia paregabea zen, baina goiza pasa ahala okertzen joan zen. Hasieran genituen planak, beraz, ez genituen bete. "La Paloma" egin genuen soilik eta " El Azor" beste egun baterako utziko dugu. Aukeratutako bidea La Paloma erditik doan bat da, bi luze dituena: 1º: IV eta 2º:V+. bigarren luzea batez ere oso polita da, zeharkaldi oso estetiko batekin. Bidea guztiz gomendagarria.

Udarako espero zaigun bidaia ikusita entrenatzen hasi gara!!!!







miércoles, 26 de enero de 2011

Dry-tooling eta Izotz eskalada

Gaur serio jarri ta pendiente genituen irteera guztietako argazkiak igotzea tokatzen da.

Abenduaren 23an eta 24an dry-tooling eta izotz eskaladako kurtsoa izan genuen.
23an Galdamesetik ibili ginen dry-tooling modalitatea frogatzen. 24an, berriz, izotz eskalada egitea tokatu zitzaigun, eta Valdecebollasera joan ginen. Elur dexente egin zuen eta izugarrizko hotza pasatu genuen. Baina egun oso polita pasatu genuen.








Autoreskate kurtsoa

Aspaldiko partez ez dugu lekua eguneratu, eta bazen garaia.

Abenduaren 3. asteburuan autorreskate kurtsoa egin genuen.
Lehenengo eguna urdulizen eman genuen eta bigarrena mugarra partean.Kurtso oso interesgarria, baina hilabetero ez bada errepasatzen ahazten da (pasaden astean penuriak pasatu nitun mattin igotzen hegoalden..jaj)

Hemen jartzen ditut argazki batzuk: