lunes, 25 de octubre de 2010

Espolón de Ziordia

Aupa!!
Pasaden larunbatean taldeko bi kide, buruan genuen bia bat egitera abiatu ginen, Espolón de Ziordia deiturikoa (Arabako eta Nafarroako mugan). Egun zoragarria irten zen eta eskalatzeko temperatura ona zegoen.
Goizeko 11tan hasi ginen, eta ordurako bi kordada zeuden gure gainetik eta beste bat gure atzetik. Atzetik zeudenak gu baino azkarrago ibiltzen zirenez, lehengo zatia bukatzerakoan pasatzen utzi genien, ez genuelako presarik.


Bide hau V gradukoa da gutxi gora behera, baina tartean 6b-ko bi pauso eta 7a mailako pauso tekniko bat ditu. 7a-ko pausoa izan ezik beste guztia nahiko ondo atera genuen.


Arratsaldeko 5-etan iritsi ginen gora eta bertatik 300 bat metrora dagoen kanterara joan ginen, bertan zegoen eta kotxea utzi genuen lekura eramango gintuen bidea.


Oso egun ona pasatu genuen eta jada hurrengo irteera buruan dugu, orientazio kurtsoa!!!!
Ea hemendik aurrera martxa hartzen dugun eta guztiok batera honelako irteerak egiten ditugun!!!

Edu eta Jokin.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Jarduera polita! ez dut egin baina nahikotxok komentatu didate pena merezi duela.
esti

alexkalada dijo...

Oso ondo artistak !!!